XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kaleotan, kaletarteotan, kalebazterrok zehar,
gizona dabil: Jose, Juan, Karmen, Rosa, Luis Mari.
Ezin diot ezikusirik egin errealitate honi.
Kaleotan zehar gizona dabil. Ingurutara zabalik
Jose, Juan, Karmen, Rosa, Luis Mari.

Ingurutara zabalik eta bere barrutan gatibu bakoitza,
bere buruaren bere neurri barrutan bakoitza,
bakoitzak bere barrutan bere bizitza berea
bere modu beretara
bere barrua betean bizi duela,
biziki bizi duela bakoitzak
bizitzaren bizi-min bizitza betekoa.